XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mutriku Herri honetan, Aritzeta, dorre edo landetxetik hasiko zen bizitza erlijiosoa eraikitzen, oraingo honetan jaun batzuen bitartez: Joan Otxoa eta Berriatua batxilerraren eta honen emazte Katalin de la Plazaren bitartez (5)Hauek, san Frantziskoren erregela bizi-arautzat har zezaten bost gazteri dotea ematea erabaki zuten.
Otxoa jaunak hori ikusteko ditxarik ez zuen izan, Jaunak lehenago eraman zuelako, baina bere emazteak eramango zuen arazo hori aurrera.
Tolosan aurkeztu zitzaion Iruineko apezpiku Antonio Manrique Valenciari, hau Gipuzkoan pastoraltza bisitan zebilela.
Proposamena san Agustinen erregelara bideratu zen Iruineko apezpikuaren eritziari jarraituz (6)
Bakoitzak bere erantzukizuna hartu zuen asmo hori aurrera atera zedin: apezpikuak Mendaroko agustindarren komentutik monja profesa bat ekarriko zuen komunitate jaio berria sendotu eta gogoberotua izan zedin eta Katalin andereak Aritzetako dorrea monastegi bihurtzeko agindua emango zuen, Alkiza apezpikuaren bisitariaren agintapean.
Hiru neska, Grazia Abaliz, Katalin Askartza eta Maria Askartzak Madalen Altzolarekin (hau zen Mendarotik etorria) erlijiosa bizitzaren bide luzea ireki zuten Mutrikun.
1576ko abenduaren seia zen (7)
Baina komentuak toki hobea merezi zuen.
Herritik urruti samar zegoen.